Negu hurbilak filma ikusteko aukera izan da asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan. Ekain Albitek, Mikel Ibargurenek, Nicolau Mallofrék eta Adrià Rocak zuzendutako filma, Jone Laspiur izan dute aktore lanetan. Igande arratsaldeko saioa berezia izan zen, gainera. Izan ere, lau zuzendarietatik bi, Ekain Albite zumaiarra eta Mikel Ibarguren zestoarra aritu ziren filma aurkezten. Beraiekin izan zen Jon Maia Zumaiako saioan. Emanaldiak ikusmina sortu zuen eta aretoa bete egin zen.
Gaur ere izango da filma ikusteko aukera. 19:30ean hasiko da emanaldia Aita Mari aretoan. Sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus atarian.