Emakumeen Winter Serieseko finalerdia jokatuko du gaur Frida Watkinsek

Juan Luis Romatet

Frida Watkins. (Eraman!)

Maite Ortiz de Mendibilekin osatuko du bikotea Durangoko Ezkurdin jokatuko den partidan. Partida ETB1ek emango du 22:15etik aurrera.

Emakumeen Winter Series zesta puntako txapelketari gaur emango diote hasiera. Bi finalerdiz eta finalaz osatuko da txapelketa eta partida guztiak Durangoko Ezkurdi frontoian jokatuko dira.

Gaur, 19:30ean hasita (22:15ean ETB1en) jokatuko da lehen finalerdia eta bertan arituko da Frida Watkins puntista zumaiarra. Atzelariak Maite Ortiz de Mendibil izango du kide aurreko koadroetan, eta Helena Barrenetxea eta Arai Lejardik osatutako bikotea izango dute aurkari. 

Emakumeen partidaren ondoren gizonen banakako norgehiagoka izango da Durangoko frontoian: Johan Laducheren aurka arituko da. Txapelketak kanporaketa formatua dauka, beraz, garaipenak balio du bakarrik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide