Ostegunean bukatuko da santelmoetako bertsio gauerako izen emate epea

Juan Luis Romatet 2024ko otsailaren 27a

Apirilaren 12an egingo da bertsio gaua txosnetan. Parte hartu nahi duten taldeek ostegunera arte dute izena emateko epea.

Hurbiltzen ari dira San Telmo jaiak. Apirilaren 5etik 8ra eta 12tik 14ra ospatuko dira arrantzale kutsuko festak Zumaian. Beste eragile asko bezala, txosnak ere ari dira jaietarako egitaraua antolatzen. Horietako jendetsuenetakoa repetizioetan, apirilaren 12an, egingo den bertsio gaua izango da.

Talde ezagun edo ez hain ezagunen abestien bertsioak jo eta abestera igoko dira herritarrak Arranpla parean kokatuko duten txosnetako agertokira. Kontzertu berezi honetan parte hartu nahiko dutenek otsailaren 29a baino lehen eman beharko dute izena zumaikotxosnak@gmail.com helbidera idatzita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide