Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Denda txikietan baino aukera eta eskaintza erakargarriagoak aurkituko ditugu eta horrek produktuak erosterakoan erosotasuna ematen du.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Oso erosoa egiten zaigu eta gainera eskura ditugu tresnak. Bestalde, ordutegia oso librea da, edozein momentutan egin dezakegu eta edonon aurkitzen garela ere aukera ematen digu. Azkenean, erosotasuna gailentzen da.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai. Bereizgarri bat nagusitzekotan esango nuen bertako produktuak lokalak direla, hau da, ez dira atzerritik etorritako produktuak eta bertako produktuak edo 0Km deitzen direnak dira. Gainera, edozein arrazoi dela eta eskaera online ezin dutenak egin, adibidez, adinekoak, derrigortuta daude bertako saltokietara joatera.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Nire ustez, herriko merkataritzak bizia ematen dio herriari. Bestalde, lehenago esan dugun bezala, adineko jendea derrigortuta dago herriko saltokietara joatera eta, nahiz eta gero eta jende gutxiago joan herriko dendetara beharrezkoak dira pertsona askoren bizimoduan.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Herri bono kanpainak egin daitezke urtean zehar, azkenean, herriko merkataritza bultzatuko luke horrek. Bestalde, ordutegiak luzatuko nituzke, jende gazteak lan egiten duelarik aukera izan dezan ordutegiekin bat egiteko. Gainera, merkataritza-gida bat edo publizitate kanpainetan lagundu eta jaiegunetan zabaltzeko aukera hori ere izatea.