Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Nire iritziz, jendea gaur egun gero eta alferragoa delako eta gero eta bizimodu erasoagoa eduki nahi duelako, ahal bada, erosketa guztiak etxeko sofatik mugitu gabe eginez. Eta ez dira arduratzen herrian gero eta lokal gehiago hutsik daudelako, herriko merkataritza gero eta ahulago dagoelako, edo azkenean multinazional handiak indartzen ari direlako. Beraz ez, nire ustez ez dute ezer erakargarria.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Nire ustez, abaintaila bat bera ere ez dauka. Oso kaltegarria da.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Noski, zalantzarik gabe. Azkenean, herriko merkataritzarekin, ekonomia sistema zirkular bat sortzen dugu herrian. Hau da, guk irabazitako dirua herrian gastatzen dugunean, herriko dendetan, eta hauek inguruko lehen sektoreei erosten dizkietenean produktuak beti jakingo dugu kontsumitzen ari garena nori eta nondik erosten ari garen. Kontsumitzen ari garena nori eta nondik erosten dugun jakitea oso garrantzitsua da. Saltoki handietan edo online salmentan erostean, abantaila hori guztiz galtzen da.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, zalantzarik gabe guztiz beharrezkoa da. Herrian bertan lana sortzen duelako, herritarrak bertan lan egiteko. Elikadura arlotik, inguruko baserrietako produktuak kontsumitu ditzazkegu, horrela inguruko baserriak eta herria ere aberasten dira. Gainera, beste alde batetik, geroz eta denda gehiago badaude herrian giroa hobetu eta herria bizirik mantentzen da.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Nire ustez, argi eta garbi, politikariak gehiago lagundu beharko lioteke herriko merkataritzari. Adibidez, gazteei eta herritarrei dirulaguntzak emanaz, eta herrian dendak zabaltzeko motibatuz herriko merkataritza asko sustatuko litzateke.