Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Erraztasuna eman beharko litzaieke herriko merkatariei dendak mantentzeko"

Ekain Zabaleta Idigoras 2024ko ots. 2a, 10:32

Idoia Idigoras elkarrizketatu dugu merkataritzari buruz hitz egiteko eta nolako etorkizuna ikusten duen argitzeko.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Batez ere eraikin berdinean gauza desberdinak eskaintzen digutelako, beharko genukeen guztia; adibidez, arropa, janaria, aisia, zinea eta baita ere bazkaltzeko lekuak. Horregatik dira hain erakargarriak, eguneko plan bat egiteko aukera ematen dutelako. Dena leku berdinean dagoelako eta komodidadearengaitik.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Lehen aipatu dudan bezala komodidadearengaitik da batez ere. Azkenean, daukagun bizimoduekin eta lan orduekin ezin dugu dendetara joan eta etxean erosketak egitea aukera handiak ematen ditu, denda txikietan baino aukera gehiago ditugu eta edozein ordutan egin ditzakegu.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, noski, herriko merkataritzak daukan gertutasun hori asko eskertzen da.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, guztiz beharrezkoa da, herriari ekonomikoki onurak ematen dizkio eta bizitasuna asko hobetzen du.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Gure ohiturak aldatu beharko lirateke, internet bidez gutxiago erosi eta herriko dendetan gehiago erosi; batez ere, garai bateko dendak adibidez burdindegi bat, linterneri bat, erlojua apurtzen zaiguenean konpontzeko aukera izateko denda bat. Erreztasuna eman beharko litzaieke herriko merkatariei dendak mantentzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide