Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Merkataritza taldeak sortu behar dira"

Eneko Uranga 2024ko ots. 2a, 10:35

Elkarrizketa honetan Iñigo Urangari merkataritzari buruz bere iritzia emateko galdera batzuk egitea erabaki dugu.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Toki berean denda mota asko daudenez, gauza desberdinak eros ditzakegu toki berean.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?  
Etxetik atera gabe nahi ditugun gauzak eros ditzakegulako. Horren abantaila denbora aurreztea da.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Nik uste dut ez duela bereizgarritasun askorik, baina bat esatekotan izango zen, bi alderdietan mugitzen den dirua ez dela berdina.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Nik uste dut beharrezkoa dela, herritar batzuek ez dutelako aukerarik gauzak kanpoan erosteko. Herritarrak beraien artean erlazionatzea eragiten du.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Nik uste dut herriko azokak sustatu behar direla. Azoka egun bereziak antolatzea botatzen dut faltan. Herriko merkataritza indartzeko merkataritza taldeak sortuko nituzke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide