Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herritarrek erabiltzen dituzten estiloko gauza gehiago saldu beharko lirateke"

Fatou Diouf 2024ko ots. 2a, 10:37

2050. urtean Zumaiako merkataritza nolakoa izango den, zer aurreikuspen duen, esan digu Rockhayak.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?                                                                                                               Gauzak merkeago eta eskuragarriago daude saltoki handietan.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?        
Covideko garaiaren itxialdian gero eta jende gehiago hasi zen erosten, alde batetik ez duzulako mugitzeko beharrik eta bestetik erosotasunagatik eta interneten zure gustuko gauzak topatzea errazago delako.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Online salmentak merkeagoak izaten dira.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Herriko merkataritza oso beharrezkoa da, zeren eta ordaintzen diren zergak herriari laguntzen diote.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?                                                                                                
Herritarrek erabiltzen dituzten estiloko gauza gehiago saldu beharko lirateke; bestalde, prezioak jaistea eta online zerbitzuak eskaintzeak asko lagunduko luke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide