Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herriko dendetan erostearen gauza garrantzitsuena hurbiltasuna da"

Jon Campos Haba 2024ko ots. 2a, 10:43

Marisol Habari elkarrizketa hau egitea erabaki dugu, herritarrek Zumaia 2050ean nola irudikatzen duten jakiteko, bereziki komertzioaren  gaiari dagokionez.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Hain erakargarriak dira, eta erosteko joera hain handia dago, azkenean, denetarik baitago hara joaten zarenean, goiza eta arratsaldea pasatzeaz gain, plana egiten duzu, gastronomia, entretenimendua edota zinema eskaintzen dira. Gero, produktu mota ugari ere bai, adibidez: arropa, etxerako gauzak… zeren eskaintzen dituzten gauza edo produktu ugari.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Erosoagoa delako, produktu gehiago dituzulako aukeratzeko, eskaintza gehiago daudelako eta egun batean eta hurrengoan eskatzen duzulako. Hori abantaila handia da, merkataritza-gune batera edo dendetara joan behar baduzu, garraio-gastuak ere badaude, gasolina-gastuak... Azkenean denak bat egiten du.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Niretzat, indartsu ikusten dudan gauza bakarra hurbiltasuna da, denda etxe ondoan daukazulako eta gero produktua ukitu dezakezulako, adibidez arropa bada, generoa ukitu... Eta horrela hobeto erabaki dezakezu.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Nire ustez, beharrezkoa da, zeren eta, askotan, bertako produktuak eskaintzen dituzte, orduan hori ere gustatzen baita, gazta bat erostera joatea eta hemengo behiena izatea, eta niretzat garrantzitsua da hori ez galtzea.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Tokiko merkataritza gehiago egon dadin, pizgarriak eman beharko lirateke, nolabait, denden alokairuei lagunduz, eta denda asko egon beharko lirateke jendeak produktu gehiago izan ditzan erosteko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide