Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Nik esango nuke aukera handiagoa dutelako eta behar duzun dena leku berdinean aurki dezakezulako.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Internet azkenean denon eskura daukagu eta oso erraza egiten da bertatik gauzak bilatu, aukeratu eta azkar erostea. “Klik” batekin erosita daukagu. Etxetik mugitu gabe eta zauden lekutik erosteko aukera ematen dizu.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Herriko merkataritzak gertutasuna eskaintzen du, denda txikiek bezeroekin beste era bateko gertutasuna izaten dute, saltoki handiak eta online dendek oraingoz, hain gertukoak izatea ez dute lortu. Hori izan liteke abantailaren bat.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Nire ustez oso beharrezkoa da, merkataritza denda txiki horiek azkenean bizia ematen diote herriari. Kaleek beste itxura bat dute dendaz beteta baldin badaude. Denda horiekin argiagoak eta alaiagoak geratzen dira kaleak. Horrek azkenean ekartzen duena, jendea inguruan gehiago elkartzea.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Galdera erreza da baina erantzun zaila ikusten diot nik. Ez dakit, gaur egunean publizitateak indar handia dauka eta agian herri mailako publizitateren bat indartu. Akaso herriko jende gehiagori iristeko herriko denda txikien publizitate hori. Hori izan liteke egin dezakeguna edo hobetu behar duguna nire iritziz.