Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herrikoei erosten badiezu herrian bertan uzten da dirua"

Maddi Mendizabal 2024ko ots. 2a, 10:49

Herriko merkataritzari buruzko elkarrizketa honetan Ana Egañak erantzun ditu galderak.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Saltoki handietan aukera asko egoten da, eta denda gehiago eta orduan han bertan erosten dugu.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Erosoagoa delako. Etxera ekartzen dizute, eta ez duzu joan beharrik dendetara.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai. Dendetan zu joaten zara, eta probatu eta aukeratu bertan, eta onlinen ez, ezin duzu, etxera ekartzen dizute eta gaizki baldin badaukazu aldatu egin behar duzu.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai. Bertan erosi behar delako, herrikoei erosi behar zaie ahal baldin bada. Herrikoei erosten badiezu herrian bertan uzten da dirua.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Herrian erosi denok, eta ez erosi online, herrietan dauden dendetan erosi. Niretzat, denda gehiago egotea hemen, herrian bertan, aukera gehiago egotea, dendetan gehiago erosteko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide