Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herriko dendak bizia dira"

Maddi Valero 2024ko ots. 2a, 10:51

Zumaian merkararitzak zer etorkizun duen jakiteko egin dugu elkarrizketa hau.


Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?
Aukera handiagoa dagoelako, eta herriko dendetan baino merkeago izaten delako.

Internet bidez gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?Erosotasunagatik, online bidez erosten dugunean ez dugu etxetik atera behar ez eta arropaz aldatu behar ere. Denbora ere aurrezten dugu, dendaraino joan beharrean etxetik eros dezakegu, gure mugikor edota ordenagailuarekin.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, herriko dendak bizia dira. Herriko denda batean sartzen zarenean gehienetan dendaria edo bezeroak ezagutzen dituzu, beraiekin hitz egiten duzu eta bizitza, lana edo familiagatik galdetzen duzu.

Zure iritziz herriko merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Oso beharrezkoa, herriko merkataritzan gehienetan produktu naturalak (baserrikoak edo eskuz egindakoak) izaten dira. Horrela baserriek ere saltzeko aukera dute.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Herriko dendak garestiagoak izan ohi dira, horregatik jendeak nahiago du saltoki handietan erostea. Herritarren laguntzari esker herriko merkataritza ez da galduko. Ez dut uste gaizki dagoenik online edo saltoki handietan erostea baina ez litzateke justua izango produktu bat herriko dendan eros daitekeena online erostea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide