Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Eskertzen da eskura edukitzea herriko dendak"

Maule Agirrezabalaga 2024ko ots. 2a, 10:56

Herriko merkataritzari buruzko elkarrizketa honetan Saioa Azkuek erantzun ditu galderak.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Saltoki handietan normalean prezioagatik izaten da, prezioa eta aukera. Aukera handiagoa dago nahi duzuna lortzeko, produktu gehiago eta prezioak ere herriko saltokietan baino merkeago dira. Orduan nik uste dut jendea asko joaten dela arrazoi hauengatik herritik kanpo gauzak erostera.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Irtenetez erostea izango da gehinbat ere prezioa eta baita komodidadeagatik; hau da, eskatzen duzu eta hurrengo egunean atarian daukazu eskura, baita ere herrian askotan ez da egoten eskura Interneten dauden dendarik produktu hori erosteko edo prezioa askoz garestiagoa da. Gaur egun ere presaka bizi garen momentuetan ere eskertzen da eskura edukitzea herriko dendak.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Berez herriko merkataritzan nik uste dut askoz ere hobeagoa dela, materiala ere hobeagoa da nahiz eta garestiago izan, adibidez janari aldetik eta bertako nekazariei eta abeltzainei erostea hobe izango litzateke, zeren eta badakizu nondik datorren produktua eta bertan eginda dagoela, hau da, fidagarriagoa izango litzateke. Orduan, nire ustez, hori indartu egin beharko genuke.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Herriko merkataritza nik uste dut beharrezkoa dela. Herriari aberastasuna ekartzen dio, adibidez, eskertzen da eskura edukitzea herrian, bai herriarentzat, herrikoentzat eta bai herritik kanpotik datozenetatik.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Nik uste dut benetako zailtasuna dutela gaur egungo komertzio txikiek, zeren eta beste komertzio handi hauekin konpetitzea oso zaila da. Baina neurriak, agian, prezioak jaistea izango litzateke edo eskugarritasun gehiago ematea aukera gehiago izatea. Baina nire ikuspuntutik ez dut batere erreza ikusten, ez dakit ziur zein izan daitekeen irten bidea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide