Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Internet bidez ez da arreta zuzena egoten"

Oier Urbieta Uzin 2024ko ots. 2a, 10:58

2050. urtean Zumaia nolakoa izango den, merkataritzari inguruan zer aurreikusten duen esan digu Eli Uzinek.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Behin bertara joaten zarenean mota guztietako dendak dituzu eta behar duzun guztia topatu dezakezu bertan. Hori oso erosoa egiten da eta handiak direnez aukera zabalagoa eskaintzen digute.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Etxetik mugitu gabe eros dezakezu edozer gauza eta egun gutxitan etxean daukazu. Denbora aldetik abantaila du, ez duzu joan beharrik dendetara.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, bertan ematen duten arreta oso pertsonala da, internet bidez ez da arreta zuzena egoten eta saltoki handietan arreta hori ez da zuzena.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, oso beharrezkoa da herria eta kaleak bizirik mantentzen dituzte.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Jendea bertan erostera animatu eta udaletxe aldetik ahal den neurrian lagundu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide