Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Bertako merkatariekin harreman zuzena edukitzen da eta hori oso garratzitsua da"

Sara Aguilar 2024ko ots. 2a, 11:01

Maider Bollaini elkarrizketa hau egitea erabaki dugu herritarrek Zumaia 2050ean nola irudikatzen duten jakiteko, bereziki merkataritzaren gaiari dagokionez.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Prezio aldetik merkeago direlako, handiago direnez,  produktuak konparatzeko errazagoa delako konpetentzi handiagoa dute.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Internet bidez erostea erosoagoa egiten da, gaur egun denbora asko pasatzen dugu lanean eta askotan ezin dugu erostera joan; beraz, online erosten ditugun produktuak etxera ekartzen dizkigute produktu horiek ere bueltatzeko errazak dira.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai noski, bertako merkatariekin harreman zuzena edukitzen da eta hori oso garratzitsua da, hori ezin da galdu. Herriko merkataritzak martxan jarraitu behar du.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, lehenago esan dugun bezala merkataritzan harreman zuzena edukitzen delako horrek herriari bizia ematen dio, eta horrek jendeari bizipoza.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Galdera hau erantzutea zaila da, prezioak pixka bat merketuz gero salmenta gehiago edukiko lituzkete baino badakigu lokalen alokairuak garestiak direla.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide