Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Erosoago delako, azkenean leku batean dena daukagu, ez erosketak egiteko bakarrik, zineak, tabernak… denetarik. Askoz errazago da erostea denda denak batera daudelako.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Baita ere erosoagoa delako, berdin du ordua, eguna, mugikorra hartu eta edozer gauza edozein lekuetan ahal dugu erosi, bakarrik behar dugu txartela ordaintzeko.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Pertsonalizatua eta hurbilekoa da, azkenean bezeroa ezaguzten da eta harremana estua da.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Beharrezkoa da bai, bizia ematen dio herriari, lanpostuak sortzen dira, imagina ezazu nola izango litzatekeen herria dendarik gabe, zerbitzu gabe… Azkenean, bizia da.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Laguntzak ez denda berriarentzat bakarrik, Intenet bidez saltzea, nik lana egiten dudan lekuan adibidez orain hasi gara online saltzen eta Zumaiatik kanpo saltzen dugu. Adibidez liburudenda bat, nire alabari bi astetik behin liburu bat erosi behar diot, eta beti Internet bidez egiten dut.