Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herriko denden bereizgarririk handiena hurbiltasuna da"

Eneko Olaizola 2024ko ots. 2a, 11:13

Itziar Intxaurrondori elkarrizketa hau egitea erabaki dugu, herritarrek Zumaia 2050ean nola irudikatzen dute jakiteko, bereziki merkataritzaren gaiari dagokionez.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Nik pentsatzen dut gehienbat kotxean hurreratzeko aukera daukagulako, hortxe aparkatu eta leku berdinean pila bat denda daudelako leku itxi batean eta erosoan.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Nik abantaila handiena ikusten dut orduz kanpo eros daitekeela, batzuetan eskaintza zabalagoa aurkitzen dela, baina bestela ez dut desberdintasun handirik ikusten.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bereizgarririk handiena nire ustez hurbiltasuna da, seguraski ezagunen bat egongo da, atentzioa askoz ere hurbilagokoa izango da. Bertako enplegua ere sortzen du.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Lanpostuak, jasangarritasuna, ongizatea… Ekarpen onak ikusten dizkiot.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Nik faltan gehien botatzen dudana dibertsitatea da eta eskaintza desberdinak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide