Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Erakargarriak dira, bertara joan eta dena eskura dugulako, ez dugulako ibili behar alde batetik bestera behar ditugun gauzen bila.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Herriko denda batera joaten bazara gauza batzuk ez ditugu aurkitzen, adibidez arropan taila batzuk, glutenik gabeko jakiak, esneki gabeko jakiak ezin ditugu aurkitu, baina Interneten edozer aurki dezakegu.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, daukaten berezitasuna da hartu-emana, zein goxo eta zein ondo tratatzen zaituzten herriko dendetan eta herriko dendariek.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, zerbait ez baduzu etxean eta ezin badezu saltoki handietara joan herriko dendatara joan zaitezke. Herriko merkataritzak egiten duena da herriko dendetan jendea elkartzea, herriko informazioa banatzea eta bertako gauzez eta bertakoekin hartu-emana edukitzea.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Adibidez nik daukat seme bat alergia dezente dituena, jakiekin arazo asko dituena eta toki askotan ez ditut aurkitzen, bakarrik online edo saltoki handietan aurkitzen ditut berak behar dituen gauzak, horiek dira nik faltan botatzen ditudan gauzak. Nire ustez, hori ekarriko balute indartu ahal izango dute herriko merkataritza.