Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Dendak oso beharrezkoak dira kaleari bizitza emateko"

Jon Uranga 2024ko ots. 2a, 11:20

Juan Mari Urangari elkarrizketa egitea erabaki dugu, herritarrek Zumaia nola irudikatzen duen jakiteko, bereiziki merkataritzari dagokionez.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak? Leku berean denda klase desberdin asko daudelako eta denetik erosi ahal delako, baita ere bertan jatetxe ugari daudelako eta eguna bertan pasatu ahal delako.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Eskaintza onak egoten direlako eta normalean herriko dendetan baino prezio hobean erosten direlako; gainera, etxera ekartzen dutelako.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai. Hobeto tratatzen gaituzte herriko dendetan eta erositako zerbait bueltatzeko ez da arazorik egoten; herriko jendearekin tratu hobea izaten da.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Niretzako oso beharrezkoa da kaleari bizitza handia ematen diolako, dendarik eta tabernarik ez balitz egongo, jende gutxiago ibiliko litzateke kalean.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Alde batetik dendetan aukera gehiago edukitzea (kirol denda…) eta prezio ere pixka bat parekatzea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide