Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Leku mugatu batean denda mota asko ditugulako eta aukera handiak eduki ditzakegulako. Orduan, erraztazuna dago ordutegi aldetik, lanean bazaude edota beste gauza batzuk egiten.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Erraztazuna ematen digulako, hau da, aukera guztiak ikusteko aukera ematen digu, edozein ordutan ahal dugulako erosi… Gainera dendan ez daukagu hainbeste aukera, gauzak oso mugatuta egoten direlako eta dendaz-denda ibili behar zara bilatzen, ze seguruenik lehenengo dendan ez duzu aurkituko.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, segurunik momentuko produktua direla, etxetik gertutasun hori, saltzailearen konfiantza irabazteko ere errazagoa da.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, oso beharrezkoa da, bizitasuna ematen dio herriari, kaleei eta jendeari. Ezer ez balego kaleak hutsik egongo lirateke eta jendeak dena etxetik erosiko luke edo saltokietara joango litzateke beti, eta hori ez da ona ekonomiarentzat ez eta herriarentzat ere.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Agian aukera gehiago jarri denda bakoitzean edota denda askoz gehiago jarri kaleetan zehar, gertutasun hori mantendu, guretzako edota adineko jendearentzat eta herriaren bizitasun hori ez galtzeko, eta ordutegiak zabalagoak izatea, lanean edo ikasten dagoen jendearentzat.