Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Saltoki sekulako aukera daukagu mota guztietako produktuak erosteko"

Maren Sesma 2024ko ots. 2a, 11:39

Jon Sesmarekin elkartu gara, herriko merkataritzari buruz hitz egiteko.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Eremu txikian mota askoko denda ugari daude, hori dela eta sekulako aukera ezberdinak ditugu mota guztietako produktuak  erosteko.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Azkenean gauza tekniko bat da, izugarrizko aukera duzu edozer produktu erosteko klik batean etxetik irten gabe, esfortzu minimorik egin gabe.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Nik uste dut daukan indargune bakarra da bertako merkatariak ezagutzen direla eta konfidantza daukazula beraiengan. Gainera ere herriaren turismoa bultzatzen lagundu dezake.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, beharrezkoa da, nire iritziz behintzat; azkenean herriari ekonomikoki laguntzan dio. Azkenean ezin dute azalera handiko dendekin edo enpresekin lehiatu, baina behintzat hemen bertan aukera daukagu.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Egia esanda ez dakit nola ahalko zen hobetu. Udalak elkartu beharko lirateke eta ideia asko begiratu ondoren hoberena aukeratu, baino nire ustez borroka hori ia guztiz galduta dago.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide