Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Intenet bidez gero eta gehiago erosten dugu, aukera zabalagoa dugulako"

Zohra Akdi 2024ko ots. 2a, 11:48

2050.urtean nolakoa izango den herriaren merkataritza, esan digu Zohra Harroun. Energiaren gaiz galdetu diogu.

Joera handia daukagu saltoki handienetan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?
Oso erakargarriak dira hainbat arrazoiengatik, batez ere marketinaren erabilera handia egiten dutelako.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Internet bidez nire ustez gero eta gehiago erosten dugu aukera zabalagoa daukagulako, denda fisikoetan baino gehiago. Baita ere, fast fashionak eragin handia dauka hor, azkenean orain gero eta denda gehiago ari dira ateratzen arropa merkeak, eta prezioak baxuak izatea gero eta gehiago erakartzen du.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Nik uste dut gure herritako merkataritzako dendetan eta online dauden denden artean alde handia dagoela.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Nire ustez bai beharrezkoa da, turismoa bezalako sektore bat erakartzen du eta turismoa Zumaian oso garrantzitsua da. Zentzu horretan, nire ustez bai dela garrantzitsua. Eta horretaz aparte, herri batek bere merkatuak edukitzea ere oso garrantzitsua da.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Bariedade gehiago egotea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide