Kaleratutako langilea berriz hartzeko eskatu dute GKN enpresako zenbait langilek

Maria Maya Manterola 2024ko ots. 28a, 17:00

ESK sindikatuak deituta, mobilizazioak deitu dituzte GKNko langileek, "kaleratze bidegabea" salatu eta berriz ere hartu dezatela eskatzeko. 

Bajan zegoela gitarra jotzen ageri zen langile baten bideo bat ikusi ondoren, hura kaleratzeko erabakia hartu zuen GKN enpresako zuzendaritzak. Hala azaldu dute enpresa horretako zenbait langilek.

Kaleratzea salatu eta berriz ere hartu dezatela eskatzeko, ESK sindikatuak deituta, mobilizazioak egiten ari dira egunotan GKN enpresaren parean. Izan ere, sindikatuko kidearen hitzetan, "aurrekari arriskutsua" izan daiteke gertatutakoa. EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren esanetan, ez dago langilea enpresak jarritako arrazoiarengatik kaleratzerik –gitarra jotzeko medikuaren baimena zuen langileak–; bai ordea "kaleratze arrunt" gisa justifikatuta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide