Hilero bezala, lehiaketa sozialean parte hartu zuten Distira argazkilari elkarteko kideek. Orduko hartan eraikin hutsak erretratatu behar izan zituzten, eta askotariko eraikinak aurkeztu zituzten lehiaketara, herrigunekoak nahiz mendialdeko eraikuntzak, besteak beste.
Guztien artean Sonia Alvarezek aurkeztutakoa izan zen onena elkarteko kideentzat. Bigarren saria eman zioten Iban Rodriguezi, eta hirugarrena Fernando Martini. Guztiak ere Distiraren webgunean daude ikusgai.