Juanmari Granadosen senideen esker oharra

Baleike 2024ko otsailaren 29a

Juanmari Granadosen senideok eskerrak eman nahi ditugu, egun triste eta gogor hauetan, hainbat lagunen eta herritarren partetik jasotzen ari garen elkartasun eta berotasunagatik.

Juanmarik bere bizitzan ereindako maitasuna eta alaitasuna ari gara bueltan jasotzen, eta horrek asko laguntzen digu galeraren minari aurre egiten. Mila esker, baita ere, Juanmariren lagun musikariei, hunkigarria izan zen azken agurrean Santelmo Martxaren doinuak entzutea. Agur ederragorik ezingo genuke imajinatu. Muxu handi bat eta mila esker denoi.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide