2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde deialdia egina dago jada. Apirilaren 21ean izango dira, eta herritarrek beren boto eskubidea gauzatzeko aukera izan dezaten, hauteskunde errolda jendaurrean jarri du udalak. Martxoaren 11ra arte izango da ikusgai, eta behar bezala sartua ez dagoenak erreklamatzeko aukera izango du ordura arte. Horretarako, udaletxera joan edo udaleko Idazkaritzara deitu beharko dute herritarrek –943-86 50 25–.