Trintxerpen izan dira Zumaiako batelak lanean

Juan Luis Romatet 2024ko martxoaren 4a

Zumaiako batela, atzo Trintxerpeko uretan. (Telmo Deun A.E.)

Gipuzkoako batel ligako seigarren jardunaldia jokatu zen atzo goizez Pasaiako badian, eta bertan izan ziren Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko ontziak.

Astebete lehenago denboraleagatik bertan behera geratu zen Tolosan jokatzekoa zen Gipuzkoako batel ligako bosgarren jardunaldia. Pasa berri den astebururako eguraldiaren iragarpenak ere ez ziren oso baikorrak, baina, hala ere, seigarren jardunaldia jokatzeko gai izan ziren, Trintxerpen.

Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko batelak bertan izan ziren, eta emaitza hauek izan zituzten: infantil neskatan Zumaia zazpigarren izan zen, eta ontzi mistoa hamabigarren; promesa mutiletan, ontzi mistoa zazpigarren izan zen; promesa neskatan, berriz, A ontzia hamaikagarrena izan zen, B batela hamabosgarren eta Zumaia C hamazazpigarren.

Datorren igandean jokatuko da ligako zazpigarren jardunaldia, Getarian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide