Bosgarren izan da Eneko Carretero Zarauzko boulder txapelketan

Juan Luis Romatet

Eneko Carretero Zarautzen egindako txapelketako une batean. (Andrea Zipitria)

Boulder txapelketa antolatu du Klimb Zarautz rokodromoak bere lehen urteurrena ospatzeko. Maila handiko boulder txapelketa izan da, eta bertan Eneko Carretero zumaiarrak bosgarren postua egin du. 

Txapelketa irekia izan da larunbatean Zarauzko rokodromo honetan jokatutakoa, eta guztira 150 eskalatzailek hartu zuten parte lau txandatan banatuta. Emakumetan zein gizonetan seina eskalatzaile pasa ziren finalera. Gizonetan Eneko Carretero zumaiarra izan zen finalera pasa zenetako bat. Azkenean, bosgarren postuan amaitu zuen Carreterok I. Open Klimb Zarautz txapelketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide