Kirol arloko talde eta eragileek dirulaguntza eska dezakete jada udalean

Maria Maya Manterola 2024ko martxoaren 5a

Udaletxean bertan edo egoitza elektronikoaren bitartez egin ahal izango da eskaera, martxoaren 24ra artean.

Zabalik da Zumaiako kirol elkarteek urteko dirulaguntza eskaera egiteko epea. Irabazi asmorik gabeko herriko kirol elkarteei zuzenduriko deialdia da, udalak zehaztutakoaren arabera, eta eskaera egiteko, eskaera orria bete eta dokumentazioa aurkeztea beharrezkoa izango da udaletxean bertan edo egoitza elektronikoaren bitartez, hilaren 24a baino lehen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide