Herriko jaietan, izan santelmoetan eta sanpedroetan, baina baita uda garaian eta gabonetan, ekitaldiak antolatzen dituzten Zumaiako elkarteei diru laguntzak emango dizkie udalak. Horretarako deialdia zabaldu du udalak.
Deialdi honen 2024. urte osoan zehar antolatu edo antolatuko diren ekitaldiak barnebiltzen dituela azaldu du udalak, "orain artean egindakoak eta egitekoak direnak". Gaineratu du diru lagunza orokorrak, edota antzerkia eta dantza arlokoak, aurrerago iragarriko direla.
Eskaerak aurkezteko azken eguna martxoaren 20a izango da. Argibideak edo informazio gehiago behar dutenek Kultura saileko 943-86 10 56 telefono zenbakira dei dezakete.
Eskaera horriak hemen aurki daitezke.