Kultur eta aisialdi alorrean beren ekarpena egiten duten herriko elkarteak diruz laguntzeko deialdia zabaldu du udalak. 2024. urtean antolaturiko ekitaldiak barnebiltzen ditu deialdiak, orain arte egindakoak eta egitekoak direnak –santelmoetako, sanpedroetako eta uda nahiz Gabon garaiko ekitaldiak–.
Martxoaren 20ra arte egin dezakete elkarteek dirulaguntza jasotzeko eskaera, eta horretarako, Herritarren Arreta Zerbitzura edo egoitza elektronikora jo beharko dute. Argibideak behar dituztenek Alondegiko bulegora deitu dezekete (943-86 10 56). Hemen eskura daiteke eskera.