Ivan Rodriguezek irabazi du urtarrileko Distiraren lehiaketa soziala

Maria Maya Manterola 2024ko martxoaren 11

Ivan Rodriguezek urtarrileko lehiaketan aurkeztutako argazkia.

Absentzia bat erretratatu behar izan dute parte hartzaileek. Hemezortzi argazki aurkeztu dituzte guztira, eta Rodriguezenak eskuratu du lehen saria.

Eskuzko argi baten ondoan hutsik ageri den aulki baten irudia aurkeztu zuen Ivan Rodriguezek Distiraren urtarrileko lehiaketa sozialerako, eta hark eskuratu du lehen saria. Gabezia edo absentzia bat erretratatu behar zuten argazkilariek urteko lehen lehiaketan, eta guztira, 11 autoreren hemezortzi irudi jaso dituzte. 

Ohe hutsak edota edalontzietan edandako garagardoen aparrak ageri dira parte hartzaileen argazkien artean. Hemen ikus daitezke guztiak ere. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide