Zumaiako Udaleko Kultura sailaren eskutik, Baleike.eus-ek hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean Zeozertan dabil baina ez dakit zertan antzezlana ikustera joateko. Ainhoa Romaneli, Goiz Eder Iturain eta Amaia Barea izan dira zortedunak, eta emanaldia hasi aurretik leihatilan bertan izango dituzte zain bina sarrera.
Maite Aizpurua aktore zumaiarrak parte hartzen du obran. Emanaldia Aita Mari aretoan izango da, ostiral honetan, hilaren 15ean, 20:00etan.