Herritarrak ari dira prestatzen 23. Korrikari ongietorria emateko. Aurreikuspenak betetzen badira, ordu biak oraindik jotzeko daudela hartuko dute zumaiarrek Korrikako lekukoa getariarren eskutik, eta ordubete geroago pasatuko diete Aizarnazabalgo bizilagunei.
Zumaiako AEK-ko euskaltegiko kideek duela bi aste egin zuten kilometroen zozketa. Lekukoa nork eta noiz hartuko zuen zortearen esku utzi zuten AEK-ko lagunek.
1410 | Getaria (G +ZU) | 20 01:54:10 | N-634 KM-23, Askizura igotzeko bidegurutze parean | Askizura igotzeko bidegurutze parean | ZANBUKA (Getaria) + JOANITO DORRONSORO Zumaiako BERTSO ESKOLA |
1411 | Getaria | 20 01:58:23 | N-634 KM-24, Tunela pasa eta gero, norabide aldaketa kartelean | Tunela pasa eta gero, norabide aldaketa kartelean | ZUMAIAKO INSTITUTUA HERRI ESKOLA(DBH-Batxilergoa) |
1412 | Zumaia | 20 02:01:38 | N-634 KM-25 (kartela) / lur jausi seinalea | 25.km (kartela) / lur jausi seinalea | LUBAKI guraso taldea eta HERRI ESKOLA |
1413 | Zumaia | 20 02:06:50 | N-634 KM-25 (kartela) / lur jausi seinalea | 25.km bukaera: aurreratzea baimentzeko seinalea | ZUMAIENA ikastetxea |
1414 | Zumaia | 20 02:11:23 | N-634 KM-26, 25 km bukaera/aurreratzea baimentzeko seinalea | Orroaga pasata/parkina eta gero | LARRAINA euskara elkartea + OSTARRENA zine kluba |
1415 | Zumaia | 20 02:15:37 | N-634 KM- 27, 1.go parkinaren bukaera | 1. parkinaren bukaera | EH BILDU |
1416 | Zumaia | 20 02:20:10 | N-634 KM- 28, zubi erdian / 28. km (kartela) | zubi erdian / 28. km (kartela) | GURE ESKU DAGO + Zumaiako ATHLETIC CLUB elkartea |
1417 | Zumaia | 20 02:23:44 | Txomin Agirre kalea, 1 | Txomin Agirre bus geltokia | ERKIBE Kultur taldea + EAJ |
1418 | Zumaia | 20 02:26:59 | Bidasoa kalea, 23 | Bidasoa kalea bukaera/stop | Errealaren aldeko ALGORRI taldea + ASTINDU dantza taldea |
1419 | Zumaia | 20 02:30:53 | Axular ibiltokia, 2 | Zumaiena ikastetxea hasiera | ZUMAIAKO UDALA |
1420 | Zumaia | 20 02:34:47 | Axular ibiltokia, 24 | 50eko seinalea/ GKN parean | Zumaiako TRIATLOI TALDEA |
1421 | Zumaia | 20 02:38:41 | GI-3760 KM- 0,37 (Txikierdi auzoa) | Oikiarako biribilgunea / Kantera | LAB |
1422 | Zumaia | 20 02:42:35 | GI-3760 KM- 1 Bedua barreiatua / Bedua jatetxea | Bedua jatetxerako sarrera | INPERNUPE kultur elkartea + SORTU |
1423 | Zumaia | 20 02:46:29 | GI-3760 KM-2 | GI-3760 KM-2 | PULPO ESKUBALOI TALDEA |
1424 | Zumaia | 20 02:51:02 | GI-3760 KM- 2,5 | Autopista gainean | ERNAI + GAZTE ASANBLADA |
1425 | Zumaia | 20 02:55:16 | Gi-3760 KM- 3 | 3. km pasata / Goiko zubia baino lehen | Zumaiako EMAKUMEON ETXEA |
1426 | Zumaia | 20 02:59:49 | Gi-3760 KM- 3,5 | Ibaiaren zubia baino lehenagoko etxea | MANTZIOR kultur elkartea + KOLARRE guraso taldea Oikia |
Jai giroa Kofradian
Giroa berotzen joateko, festa antolatu dute AEK-ko lagunek arratsalde partean. 19:00etan hasiko dute eta ez da ez musikarik ez mokadurik faltatuko.