Arkeologian ernaldutako korronte feministaren inguruko hitzaldia, bihar Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2024ko martxoaren 20a

Iragana betaurreko lilekin aztertzen izeneko hitzaldia emango du bihar Thais Torra Burguesek Zumaiako Emakumeon Etxean.

Arkeologia eta feminismoa uztartuko ditu Thais Torra Burguesek bihar arratsaldez Zumaiako Emakumeon Etxean emango duen hitzaldian. Iragana betaurreko lilekin aztertzen du izena saioak, 18:30ean izango da, gaztelaniaz.

Bertan, arkeologia zer den azalduko du, eta azken boladan ernaltzen ari diren korronte feministei esker orain artean arkeologian gailendu den diskurtso patriarkalaren hutsuneak agerian uzten saiatuko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide