Esti Curiel, 'Hobeto-kalte' irratsaioko azken protagonista

Mireia Galarza Bastida 2024ko martxoaren 24a

Maialen Otermin kazetariak zuzentzen duen saioa Zumaiako Aita Mari zineman izan da, eta saioan presio estetikoa izan dute hizpide.

Euskadi Irratiko Hobeto-kalte saioko azken protagonista izan da Esti Curiel aktore zumaiarra. Maialen Otermin kazetariak zuzentzen duen saioa Zumaiako Aita Mari zineman izan da, eta saioan presio estetikoa izan dute hizpide bi emakumeek.

Otermin eta Curielek aktore lanetan eta egunerokoan presio mota horrek zenbateraino eragiten duen izan dute mintzagai: arropa erostean, lanak lortzerakoan, publizitatean... 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide