Zumaia eta Donostia arteko zerbitzua egiten duten Lurraldebus autobusak ez dute geldialdirik egingo Txomin Agirre kaiko geralekuetan, ez bidaiariak hartzeko ezta uzteko ere, bihartik apirilaren 16ra arte, biak barne. Moilan santelmoetako txosnagunea jarriko dute eta horregatik hartu du neurria ohi bezala, Zumaiako Udalak.
Bestalde, Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du urte osoan zehar autobus pribatuek debekatuta dutela herrigunera sartzea, halako ibilgailuek trafikoan sortzen dituzten pilaketak saihesteko.