Udalbiltzak sustatutako Geuretik Sortuak proiektuaren barruan sortutak bost komiki lanen sormen prozesua ezagutzeko erakusketa ireki dute Oxford aretoan, eta apirilaren 8ra arte izango da ikusgai.
Bost komikigilek sormen egonaldiak egin dituzte esleitutako Euskal Herriko udalerrietan, eta bost istorio grafiko osatu dituzte. Hala sortu da Hona bostekoa! komiki erakusketa. Harresia du izena Unai Gaztelumendik Leitzan eta Berastegin ondutako istorioak, bi herrian arteko mugari buruzkoa. Gure basoak, Eñaut Aiartzaguenak Amasa-Villabonan landu du eta bertako basoen istorio kontatzen du. Txillardegi Bergaran kokatzen da, Kote Camacho de Miguel izan zen bertan eta Txillardegiren euskalduntzeari buruzko komikia landu zuen; Handantza, Mattinek Usurbilen musikari buruz idatzitako istorioa da, eta azkenik, Aritz Ibarrarebak, Saran, Urruñan, Beran eta Lesakan I. Mundu Gerrari buruz sortu duen istorioa kontatzen ditu Aldaxka pozoituak komikian.
Oxfrod aretoan izango da ikusgai apirilaren 8ra arte, egunero, 18:00etatik 20:00etara.
Argazkiak: Jabi Gonzalez Toston