Zumaiako hirugarren sailkatu da Zarauzko Neska Kimuen V. Txapelketan

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 30a, 11:00

Zumaiakoko neskak ZKEren aurka azken minutuan lortutako garaipenaren gola ospatzen. (Jabi Gonzalez Toston)

Txapeldun ordea izan zen Goierri Gorrik kanporatu zuen finalaurrekoan. Torneoa, berriz, Realak irabazi zuen penaltietan. Emaitzatik harago, gustura aritu ziren parte hartzaile guztiak.

Maila aparta erakutsi zuten atzo Zumiakoko futbol eskolako neskek Astiko futbol zelaian. Zarautz Kirol Elkarteko futbol atalak antolatutako kimu mailako nesken V. Futbol Txapelketan parte hartu zuten eta meritu handiko hirugarren postua lortu zuten. Hirugarren posturako lehian, nagusitasunez menderatu zuten Debako Amaikak bat, gainera: 7-0.

Bi taldeak aurrez ere aritu ziren elkarren aurka B multzoan, eta, partida horretan ere Zumaiako gailendu zen, nahiz eta 1-0 galtzen hasi zen. Markagailuko emaitza irauli zuen, ordea, eta 4-1 irabazi zuen, azkenean, multzoko lehenengo postuan amaitzeko talde debarraren aurretik. Esan beharra dago, halaber, Zumaiakori kostatu egin zitzaiola txapelketako lehenengo gola sartzea; izan ere, hutsean amaitu lehenengo partida. Hori bai, aukera asko izan zituen gola sartzeko. Atea aurrean ez zuen asmatu, ordea. Lehenengo partida horren atzetik, ordea, golak bata bestearen atzetik etorri ziren. Goierri Gorri taldearen aurka jokatutako finalaurrekoan ere bi egitea lortu zuen, baina ez ziren aski izan aurkaria menderatzeko, honek lau sartu baitzituen.

Hala, A multzoko onenak izan ziren Realak eta Goierri Gorrik jokatu zuten finala eta talde Txuri-Urdinak irabazi zuen. Nolanahi ere, penalti jaurtiketetara jo behar izan zuten garailea nor zen erabakitzeko 1-1eko berdinketarekin amaitu zutelako partida.

Ikusi hemen Zarauzko Neska Kimuen V. Txapelketako argazki bilduma osoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide