Denboraldi berriari ekingo dio Irakurri matte irakurle taldeak apirilaren 16an. Udaberriko lehen saio horretan Jon Benitoren Lagun minak eleberria izango dute hizketagai, jakinarazi dutenez.
Hamar bat urteko epean kokatzen da kontakizuna: hamabost istorio, batzutan ipuin, besteetan poesia. Liburu horrek iradokitakoaz aritzeko bilduko dira hilaren 16an Alondegiko Moila gelan, 18:00etan, idazlea lagun dutela.
Udaberriko beste bi saioetan landuko dituzten liburuen berri ere eman dute: W. G. Sebaldek idatzitako Austerlitz liburua eta Xabier Mendigurenen Oso latza izan da.