Julio Beobide kaleko 2 zenbakiko teilatuan su txiki bat piztu da gaur goizean. Hala jakinarazi dio herritar batek Udaltzaingoari, eta su-itzalgailu batekin itzali duten arren, protokoloz suhiltzaileak bertaratu dira gertakarien lekura.
Oraindik ere ke pixka bat zeriola ikusi dute, eta beharrezko egiaztapenak egin eta kearen jatorria zein den argitzeko, inguruko kaleak itxi dituzte. Dena den, Udaltzaingoak jakinarazi du egoera kontrolpean dela, eta ez dela gertakarien ondorioz zauriturik izan.