Autismoaren Nazioarteko Eguna izan zen atzo, asteartea, eta autismoaren espektroko nahasmena duten haurrak aintzat izan nahi zituzten santelmoen bueltan ezartzen diren barraketan. Horrez gain, Atracciones Sanzen eskutik, eta Zumaienako ikasleek egin duten inklusio tailerrari jarraipena emanez, puzgarriak ezarri zituzten Sagarbiden arratsaldean zehar, eta txokolatea banatu bertaratutako haurrei.
Puzgarrietan sortutako ilaretan lehentasuna eman zieten autismoa edota bestelako buru nahasmendu edo desgaitasunak dituzten haurren parte hartzeari. Barraketan ere zenbait neurri hartu zituzten, musikarik ez jartzea, esaterako.