Etxerako bidea modu seguruan egin dezaten, inguruko auzoetara eta herri txikietara gauez itzultzeko taxi zerbitzua eskainiko du udalak santelmoetan. Hiru egunez izango da, hain zuzen ere, martxan: apirilaren 6tik 7ra bitarteko goizaldean; apirilaren 7tik 8ra bitartean eta apirilaren 13tik 14ra bitarteko goizaldean. Egun horietan, 02:00etatik 04:00ak artean eskainiko da zerbitzua, eta erabili nahi dutenek Fielatora gerturatu beharko dute.
Ondorengoak dira zerbitzua erabiltzeko baldintzak eta xehetasunak:
-
Nora itzultzeko balio du? Zumaiako auzoetara (Narrondora, Artadira eta Oikiara), Arroara eta Aizarnazabalera itzultzeko.
-
Egunak: Apirilaren 6tik 7ra bitarteko goizaldea (lehenengo larunbateko parranda); apirilaren 7tik 8ra bitarteko goizaldea (igandeko parranda); eta apirilaren 13tik 14ra bitarteko goizaldea (bigarren asteburuko larunbateko parranda).
-
Ordutegia: Zerbitzua 02:00etatik 04:00etara bitartean eskainiko da.
- Lekua: Zerbitzua erabili nahi dutenek Fielatora (Udaltzaingoaren egoitzaren parera) joan beharko dute, zehaztutako ordutegiaren barruan.
-
Eskariaren arabera: Zerbitzua eskariaren arabera emango dada, eta horrek esan nahi du erabiltzaileek ezarritako ordutegiaren barruan zehaztutako unean eta lekuan eskatu ahal izango dutela.
-
Doako zerbitzua: Taxi zerbitzua doakoa izango da erabiltzaileentzat, festetatik itzuli nahi duten guztien segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko. Udalak bere gain hartuko du zerbitzuaren kostua.