Gernika parkean ezarritako barrakek soinurik gabeko tarteak izango dituzte. Autismoa nahiz bestelako beharrak dituzten haurren erosotasuna bermatze aldera, bi ostiraletan, apirilaren 5ean eta 12an, 17:00etatik 19:00etara bitartean kenduko dute soinua.
Udalak jakinarazi du, bestalde, barrakak 01:00ak arte martxan egongo badira ere, 22:00etatik aurrera musikarik gabe egongo direla; inguruko bizilagunen deskantsuari mesede egin nahi diote neurri honekin.