Ohikoa den bezala, bertso saioa antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak San Telmo jaien lehen egunerako. Gaur egingo da, 22:00etatik aurrera, Zumaiena ikastetxeko aretoan. Maila handiko bertsolariak bertaratuko dira Zumaiara: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Xabat Galletebeitia eta Sustrai Colina. Gai jartzaile lanetan, berriz, Maddalen Arzallus ariko da.
Zumaiako Bertso Eskolak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bere bazkideen artean. Hauek dira saridunak: Asun Irazabal Pinedo, Ixabel Dorronsoro Gaztañaga eta Marije Aizpurua Aizpurua. Aretoko atean izango dituzte sarrerak zain.