Puzgarrietan eta mahai jokoetan jolasean aritzeko aukera izan dute etxeko txikienek gaur eguerdi partean Odieta frontoiaren inguruan muntatutako parkean. Eguraldia lagun, haurrak zein helduak inguratu dira pilotaleku zaharrera. Batzuk terrazetan zerbait hartzen zeuden bitartean, besteak jolasean aritu dira pozaren pozez.
Arratsaldez ere izango da haur parke honetan aritzeko aukera. 16:30etik 19:00etara bitartean izango dira berriro martxan txikienen gozamenerako.