Makina bat aldiz entzun da egunotan San Telmo martxa herrian, aspertzeko adina, kasik. Haurren zein helduen danborradetan, prozesioan, baita txarangaren batek jota ere. Goizean, baina, abestuta entzuteko aukera ere izan da. San Telmo ermitan izan da, meza nagusiaren amaieran. Mari Carmen Azpeitiak jotako organo doinuen gainean kantatu dute Agustin Zubimendik zuzendutako abeslari taldeak.
Bideo honetan entzun daiteke.