Nerabeei eta gaztetxoei zuzenduriko jarduerak ere antolatu dituzte San Telmo jaietarako. Repetizioetan, esaterako, bihar, Koxinatu egitasmoari esker prestaturiko gosari osasungarriaz eta Joxe Mendizabalen musikaz gozatu ahal izango dute, 11:00etan Kofradian.
Arratsaldean, Orioko Pello eta Nikolasa erraldoiak ibiliko dira kalez kale herriko txarangaren laguntzarekin, eta igandean, berriz, Bizijolasi esker, zenbait tailerretan parte hartu ahal izango dute Eusebio Gurrutxaga plazan.