Preso, iheslari eta deportatuen aldeko bazkaria egin dute txosnagunean

Juan Luis Romatet

Bazkariaren aurretik argazkia atera dute Arranplan. (Utzitakoa)

Jai giroak eta aldarrikapenak bat egin dute beste behin ere San Telmo jaietan. Hala, preso, iheslari eta deportatuen aldeko bazkaria egin dute Arranplako txosnagunean.

Euskal preso, iheslari eta deportatuak gogoan izan dituzte gaur eguerdian Zumaian. Santelmoetako repetizioetan murgilduta, pertsona horien aldeko bazkaria egin dute txosnagunean. Antolatzaileen arabera, 125 lagun inguruk hartu du parte lagun hauen etxeatzea aldarrikatzeko egin duten bazkari honetan. Aurretik, argazkia atera dute Arbustaingo arranplan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide