Udal eraikinen garbitzaile bat kontratatzeko prozesua abiatu du Zumaiako Udalak. Lanbideren bidez egingo da, eta izena ematen duten beste lagunekin lan poltsa osatuko du. Interesdunek gaurtik apirilaren 25era dute izena emateko aukera.
Epe berdinean, hautagaiek merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte Zumaiako Udaleko erregistroan.
Hemen daude lehiaketako oinarriak.